diskoa

HAUSPO BIDAIARIA, Kepa Junkera

Kepak musikaren munduan eman dituen 35 urteak ospatzeko Bilbon antolatu duten erakusketa dugu Hauspo Bidaiaria. Alhondigan (berriki Azkuna Zentroa izendatua) bere ibilbidean zehar jaso dituen objetu, argazki eta hamaika historio bilduko dira eta ekitaldi bereziak ere antolatu dira egun zehatz batzutan.


Ekintza berezien artean, kontzertuak edo solasaldiak izango ditugu. Bertan zerrenda:

  • Martxoaren 25ean, 19:00etan: klase magistrala eta elkarretaratzea. Hauspo Bidaiaria liburuaren aurkezpena.
  • Apirilaren 1ean, 19:00etan: Igotz Ziarreta exposaketako argazkilariarekin solasaldia. Zuzenean bere teknika azaldu eta argazkiak aterako ditu.
  • Apirilaren 2an, 20:00etan: Kepa Junkera & Sorginak taldearen kontzertua Kulturen Atarian, Ara Malikian eta Ibon Koteron gonbidatu bereziekin. Basurtoko Beti Jai Alai dantza taldea ere bertan izanen da.
  • Apirilaren 15ean, 19:00etan: Keparekin sarritan kolaboratu duten Ibon Koteron (Alboka), Oreka TX (Txalaparta) eta Garikoitz Mendizabal (Txistua) musikariekin solasaldia. 
  • Apirilaren 22an, 19:00etan: Laja, Epelde, Elustondo anaiak... trikitilari klasikoak. Solasaldia eta pieza batzuk ere eskainiko dituzte.
  • Apirilaren 29an, 19:00etan: Eliseo Parra (Gaztela) Eta Xabier Díaz (Galizia) perkusionistekin solasaldia Keparekin izan duten elkarlanaren inguruan. Zuzenean pieza batzuk eskainiko dituzte. 
  • Maiatzaren 3a, 12:00etan: bukaera festa musika eta dantzarekin Kulturen Aretoan.

Ekintza guztiak jarduera osagarrien lehen solairuan egingo dira. Sarrera dohainik da eserleku guztiak bete arte. Gonbidapenak informazio-gunean jaso behar dira aurretik.

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *