diskoa

I. MAKETA LEHIAKETA

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Maketa Lehiaketa antolatu du datozen hilabeteetarako. Arduradunen esanetan helburu nagusia trikitixa talde berri zein beteranoi bultzada bat ematea da, ezagutzera emateko bestelako aukera bat beraz.

Parte hartzaileek ekainaren 30a arte dute epea beraien lanak bidaltzeko eta baldintzen artean, logikoa den bezala, kantetan trikitia edo panderoa erabili beharra ageri da. Bizkaitar bat behintzat izan behar da formazioan eta diskorik argitaratu ez dutenek baino ezin dute parte hartu. Beste baldintza eta oinarriak bertan dituzue: OINARRIAK

Sariak bi atal izango ditu. Batetik Txirula musika dendan gastatzeko 500 €-ko bonoa eta bestetik Getxon ospatzen den Nazioarteko Trikitixa Jaialdian parte hartzea. Bertan jotzeagatik 400 €-ko katxea kobratuko dute irabazleek.

Interesatuek bertan dute izen-emate orria: IZEN-EMATE ORRIA

Artxiboko irudia

Iturria: Bizkaiko Trikitixa Elkartea

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *