diskoa

KEPA ARRIZABALAGAri OMENALDIA

Kepa Arrizabalaga 1944an jaio zen eta Rufino Arrolarekin plazarik plaza ibiltzeaz egin zen ezaguna. Bizkaiko trikitixaren aitzindari eta estandarte izan zen bikotea eta panderojolearen energia eta kantatzeko indarra betidanik nabarmentzekoak izan dira. Gerora Roberto Etxebarria soinujolarekin aritu da urtetan.

Kepa eta Rufino
Plentzian jaio arren gatikartzat izan dugu beti eta bertan egingo diote merezitako omenaldia martxoaren 29an. 10:00etan Mungiatik abiatu eta egun osoko plana dago Gatikan. Frontoian egingo den jaialdian esaterako bertsolariak, dantzariak eta trikitilariak egongo dira noski, besteak beste: Epelde eta Lutxurdio, Elustondo anai-arrebak, Euken Arrola, Roberto eta Miren Etxebarria edo Mayalde. Jose Mari Iriondo aurkezle mitikoa ere izango da bertan emanaldia bideratzen Iraide Iturrirekin batera. Ondoren bazkaria egingo da Butroiko Txosnan. Tiketak Alboka tabernan eros daitezke 25 euroren truke.

Omenaldiko kartela

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *