Azken hamarkadan kontsolidatzen ari den trikitixa jaialdia dugu San Jose. Udaberriko jaialdi nagusienetako bat bueltan da martxoaren 21ean ohitura den legez Azpeitiko Soreasu antzokian. Arratsaldeko 17:30etan izango da emanaldia eta bikote hauek parte hartuko dute:
- Ospas eta Janire
- Martin eta taldea
- Zabaleta eta Motriku
- Laura Apeztegia eta Begoña Alzugaray
- Leire Zumeta eta Amaia Arza
- Julen Alonso eta Eneritz Aulestia
- Libe eta Udane
Sarrerak martxoaren 12tik aurrera eskura daitezke 12 €ren truke. Azpeitiko Mendizabal, Pastorkua eta Ametsa tabernetan salgai egongo dira, baita Azkoitiko Ixidron ere. Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen bitartez ere lortu daitezke e-posta edo telefonoz harremanetan jarriz (trikitixa@trikitixa.net / 669363492 / 657794217). Egunean bertan 100 sarrera gutxienez salgai jarriko dira 16:30etatik aurrera.
Aukera ederra da trikitizalentzako, esperientzia handiko trikitilariak eta kimu berriak uztarturik datoz eta.
Aukera ederra da trikitizalentzako, esperientzia handiko trikitilariak eta kimu berriak uztarturik datoz eta.
Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea