diskoa

TRIKITIA NEW YORKen

Adierazpen artistikoak uztartzen direnean gehienetan emaitza aberasgarriak argitaratzen dira eta oraingoan behintzat hala izan da. Bàlu Bartzelonan bizi den euskaldun artista handi bat dugu, eta sarritan gertatzen den bezala, etxetik kanpo gehiago baloratzen duten horietakoa. Teknika ezberdinak jorratzen ditu eta txantiloiekin maisu bat da, bere obrak ikustea baino ez da behar horretaz jabetzeko.

New Yorkeko kaleetan artelan batzuk margoztuko ditu egunotan eta besteak beste Xabi Solanori atera nion argazki bat aukeratu du bertan jartzeko. Emaitzaren aurrerapen bat ikusgai dago honezkero, baina desiatzen gaude trikitixa New Yorkeko kaleetan nola geratzen den ikusteko:

Bàluk eskuz egindako artelana
Argazki originala
Argazki originalarekin alderatuz gero itzela da nola landu dituen detaileak, gris tonalitateak, intentsitatea,... ohore izugarria izan da elkarlan hau neretzat. Etorkizunean ere lan gehiago etorriko dira, baina goazen banan-banan.

Artista honen lan gehiago ikusi nahi ezkero Facebook sarean duen orrira jo: Bàlu FACEBOOK

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *