diskoa

GoraGO! 2015 BIRA

EsneBeltza taldeak bira berria iragarri du berriki, apirilaren 24ean abiatuko dena Ondarruko Beikozinin. Hurrengo egunean Hazparnen izango dira "IkastolaRock" jaialdian eta aste horretan bertan, apirilaren 30ean zehazki, Viñarock jaialdi ezagunean arituko dira. Maiatzean aldiz Hernaniko Oialumen joko dute 9an Zea Maysekin batera eta 16an Porqueresen. Jarraian Japoniara doaz bertan bira txiki bat eskaintzeko.

Berrikuntzak izan dira formazioan eta emanaldian ere aldaketak egin dituzte kontzertuera hurbiltzen direnek esperientzia zirraragarria bizi dezaten. Izan ere zuzeneko gutxi emango dituzte aurten disko berriaren prestaketa lanetan dabiltzalako, ez galdu aukerarik beraz ahal duzuenetara hurreratzeko.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *