Berri ona dugu Bizkaia aldean, izan ere trikiti jaialdi bat antolatu dute datorren uztailaren 3rako. Berau Iurretan ospatuko da, tradizioz trikitixarekin estuki lotua izan den herria. Sei bikote arituko dira Amatza auzoan 20:00etatik aurrera. Hauek dira partaideak:
- Ansorregi eta Larrañaga
- Harkaitz Allur eta Miren Errasti
- Elizagoien ahiztak
- Landa eta Antxitte
- Lierni Aranburu eta Mireia Ibabe
- Izer eta Lutxurdio