Iazko arrakastaren ondoren Elorrioko Trikitixa Txapelketari jarraipena ematea erabaki dute antolatzaileek eta bigarren edizioa antolatu dute honezkero Udalaren laguntzaz. Uztailaren 4an ospatuko da arratsaldeko 18:00etan plazako frontoian, eguraldi txarra egingo balu Arriola Antzokian.
Adin muga 20 urtetan ezarrita dago eta bikote bakoitzak hiru pieza eskaini beharko ditu; trikitixa, porrusalda eta potpourria. Sei bikote baino gehiago aurkeztuz gero kanporaketa egingo da antolakuntzak beharrezkotzat jotzen baldin badu. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da. Trikiti-giro paregabea bermatua dago.
Hurrengo estekan daude izen-emate eta informazio orriak: TXAPELKETAKO ARTXIBOAK