diskoa

ELUSTONDO, erroetatik harago

Aurreko ostiralean aurkeztu zuten Elustondo anai-arrebek bikote modura argitaratzen duten lehen diskoa. Sarritan kolaboratu izan dute bestelako lanetan baina oraingoan izenburuan ikus daitekeen moduan beraien diskoa egiten animatu dira. Eta ez diote aparteko azpititulorik jarri, beharrik ere ez dagoelako.

Agurtzane trikitixa ikasten hasi zen umetan Lajarekin eta Ionek bere kabuz ikasi zuen panderoa jotzen. Familian artista gehiago ere badituzte, beste arreba bat bertsolari ezaguna dugulako. Aurreikusi zitekeen moduan Legazpiarrak gaztetatik aritu dira bikote bezala Euskal Herrian barrena eta sarritan eskatu izan diete diskorik bazeukaten; beno ba, aurrerantzean eskatzen duenak izango du zer eraman etxera eta gozatu.

Jatorri tradizionalekoak dira elustondotarrak, baina horrek ez ditu batere mugatzen, izan ere disko honetan argi ikus daiteke tradiziotik abiatuta zenbat ekarpen berri egin daitezkeen. Alabaina gauza arrarorik ez dugu topatuko albumean; fandangoak, arin-arinak, trikitixak, porrusaldak, balsen bat,... ohiko trikitixa disko baten aurki dezakeguna. Baina kolaborazio eta bikotearen berezko xarmak egiten du berezi album hau. Bada pieza batzutan Oskorriren kutsu bat (Natxo De Feliperen kolaborazioa barne), beste baten Junkerarena eta baten baino gehiagotan Martinena, bere konposizio batzutan oinarritu direlako anai-arrebak nagusiki. Aurrekoen kolaborazioez gain badira diskoan: Xabier Zeberio, Leturia, Estitxu Pinatxo, Javier Alzugaray, Josu Salbide, Gurutz Bikuña, Michel Longaron, Amaiur Cajaraville, Pilar Aresti, Xabier Barriola eta Elena Aristorena.

Datozen asteetan bi erromeria behintzat eskainiko dituzte, ekainaren 13an Elgoibarren eta 14an Aisterrazun. Trikitixa tradizionalaren zaleei biziki gustatuko zaie diskoa eta ildo berriak jarraitzen dituztenek ere aurkituko dute zertaz gozatu lan honetan. Izan ere urte askotan jasotako esperientziaren fruitua dugu disko hau, mimoz egindakoa, erroetatik harago doana.


Aurkezpen eguneko bideo hauetan ematen dituzte zehaztasun gehiago:



Spotify-n ere entzungai dago honezkero:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *