diskoa

ELORRIOko TXAPELKETAren KRONIKA 2015

Aurreko larunbatean ospatu zen Elorrioko Trikitilari Gazteen II. Txapelketa eta eguraldia lagun giroa oso ona izan zen. Bederatzi bikotek eman zuten izena eta kanporaketa egin behar izan zen fandango bana joz Arriola Antzokian txapelketan parte hartuko zuten seiak aukeratzeko. Kanporaketa hauek nik uste gogorrak direla beti, hilabetetako lana 2-3 minututan epaitzea ez delako erreza. Ziurrenik han geunden guztiok gure aukeraketa genuen eta ez ginen ados jarriko, baina horretarako daude epai-mahaian daudenak, kasu honetan: Edurne Iturbe eta Oihana Irastortza eta antolaketa lanak egin dituen Juan Luis Elorza. 

Behin hamabi gazteak sailkatuta txapelketaren ordua iritsi zen. Ekipoarekin arazoak izan zirela onartu beharra dago, datorren urtera begira ziur zuzenduko direnak. Hala ere bikoteek oztopo horien gainetaik egon ziren eta saio bikainak eskaini zituzten. Bost bikote gipuztarrak ziren eta bestea nafartarra; bizkaitarraren bila jarraitzen dugu. Estilotan halaber aniztasun gehiago atzeman zen, bikote batzuk erro tradizionaletik abiatzen zirelako eta beste batzuk proposamen berritzaileagoa aurkeztu zutelako. Nabarmentzekoa piezen aukeraketan Xabi Solanoren kantu asko entzun genituela; belaunaldi berrietan duen eragina nabaritzen da. Guztiek trikitixa, porrusalda eta potpourria jo ondoren heldu zen momentu erabakiorra. Hirugarren Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe gelditu ziren, bigarren Andoni Oruesagasti  eta Uxue Kerejeta eta txapeldunak Julen Alonso eta Alaitz Eskudero izan ziren. 

Bertaratu zen jendetzak asko gozatu zuen eta parte hartzaileen aurpegiak ikusita eurak ere hala egin zutela ematen du. ZORIONAK bertaratu zineten guztioi!


ARGAZKI GUZTIAK: http://ttiki.com/340529

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *