diskoa

ZEANURIko TRIKITIXA TXAPELKETA 2015

Atzo ospatu zen Zeanurin Euskadiko Trikitilari Gazteen Txapelketa, 35.a honezkero. Zazpi bikote aritu ziren bertan, 13 eta 19 urte bitartekoak eta denak Gipuzkoatik etorriak. Bikote bakoitzak lau pieza jo behar izan zituen; trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arina hain zuzen ere. Baziren lehendabiziko aldiz parte hartzen zutenak eta baita beteranoak ere. Azken hauetako bikote bat zen irabazteko faboritoa eta hala egin zuten, horrelakoetan esperientziak berebiziko garrantzia duelako. 

Iaz bigarren gelditu ondoren eta azken hilabetetan txapelketa bat baino gehiago irabazi ondoren, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia aldarrikatu ziren txapeldun. Bigarren Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe gelditu ziren eta hirugarren Naiara Mantzizidor eta Jugatz Oleaga. 

Txapelketa osoa ezin ikusi arren, maila gorantza doala baieztatu daiteke, bada harrobia eta etorkizuna.   

Julen Alonso eta Eneritz Aulestia txapeldunak

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *