diskoa

IMUNTZO ETA BELOKI, Egurre

Kalean da honezkero Imuntzo eta Belokiren disko berria, "Egurre" izenburupean. 1989an batera martxan jarri zirenetik hamaika lan atera dituzte eta 25 urte elkarrekin eman eta gero lan honekin datoz, izenburuak adierazi bezala dena emateko prest. 

Diskoaren azala
Diskoan taldearen pieza ezagun bat baino gehiago aurki ditzakegu, berriz ere grabatu direnak gaurkotzeko asmotan. Hauen artean daude Gizontxo gizentxo, Sorgindu edo Mikel Goñi esaterako. Horretaz gain konposizio berriak ere sartu dituzte, bilduma konpletua osatuz; rantxerak, kunbiak, biribilketak, trikitixak, porrusaldak,... trikitixa diskoetako ildoari jarraiki.

Aurreko urriaren 8an aurkeztu zuten diskoa Donostian eta hemen eman zituzten azalpenak:


Diskoa salgai dago honezkero eta osorik entzuteko aukera ere bada YouTube eta Spotify bidez:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *