Urteroko zita da Nazioarteko Trikitixa Jaialdia, azken urteetan Bizkaian egin izan dena. Aurten ere Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan ospatuko da azaroaren 28an arratsaldeko 19:00etan. Oraingoan Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko ordezkariak arituko dira. Besteak beste Bizkaiko Trikitixa Elkarteak antolatutako maketa lehiaketaren irabazleak joko dute, Zango taldea hain zuzen ere. Hauez gain Zabaleta & Motriku bikotea eta La Tupina eta La Estatalá taldeak egongo dira. Jaialdiaren ondoren Oxabikoek alaituko dute gaua Azebarri Kultur Elkartean.
Sarrerak datozen astetik aurrera izango dira salgai 8 euroren truke Algortako Kultur Etxean eta Kutxabank-en.