Datorren urriaren 17an Oñatiko VII. Trikiti Jaialdia ospatuko da Santa Ana antzokian. Lizargarate Trikitizale Elkarteak antolatzen duen emanaldia 17:30etan hasiko da eta honako partaideak arituko dira bertan:
- Ane, Amaia eta Irati
- Epelde eta Lutxurdio
- Korrontzi
- Arakama, Dorronsoro eta Larreburu
- Mirari Azkune eta Zaloa Zenarruzabeitia
- Intxausti anai-arrebak eta Harkaitz Allur
- Astiazaran II, Izer eta Mikel Markez
Sarrerak 12 €-ren truke eros daitezke Arrano eta Izarraitzen eta erreserbatzeko aukera ere badago elkartearen e-postara idatziz: lizargarateelkartea@gmail.com