diskoa

SORGINKERIAK AZPEITIAN

Urriaren 10ean kontzertu bereziaz gozatzeko aukera izan genuen Azpeitian. Kepa Junkera Sorginekin batera munduko hamaika txokotan aritu ondoren trikitixaren harrobi garrantzitsuenetako batera itzuli zen jendearen gozamenerako. Sinpletasunean konplexua da ikuskizun berri hau, Keparen talentuak bustitzen duelako emanaldia goitik behera. Inprobisazioak, aldaerak, tonu eta erritmo aldaketak,... inoiz ez du gauza bera birritan jotzen. Baina Sorginekin osatzen duen formazioa da benetan arrakastaren gakoa.


Azpeitikoa berezia izan zen eta ziurrenik publikoan egon ziren trikitilari eta trikitizaleak ere hala atzeman zuren. Alde batetik tuba jaialdia dela eta lau tuba jotzailek azken kantetan sortu zuten giro ederragatik eta bestetik, bisetan agertu ziren musikari handiengatik. Izan ere belaunaldi ezberdinak bat egin zuten eszenatokian. Batetik Laja eta Landakanda maisuak; bestetik Gozategi, Elustondotarrak, Motriku eta Kepa bera eta azkenik, gazte-gazteak diren Sorginak. Denen artean bukaera ezinoheba eman zioten gauari. Zaila izango da emanaldi hau errepikatzea, agian honengatik izan zen horren garrantzitsua. 


Landakanda
Laja
Ion Elustondo
Asier Gozategi, Agurtzane Elustondo eta Motriku
Bukaerako irudia

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *