diskoa

ESNE BELTZA, Esna

"Esna gauden artean ametsak zentzua izango dute", hori da CDaren liburuxkan irakurri dezakegun esaldia. Izan ere esna egindako ametsa da proiektu hau, denbora luzez loa lapurtu diena errealitate bihurtzeko. Emaitzarekin pozik daudela argi dago, ondorengo argazkian garden islatzen den bezala.



Durangoko Azokan kaleratuko da "Esna" barnean disko bakarra duela, bigarrena maiatzean irtengo da proiektua osatuz.  Bi partetan banatzea erabaki dute batetik bi lan oso ezberdin egin ahal izateko eta bestetik kanta guztiei behar duten dedikazioa emateko. Ez dituzte kanta betegarriak sartu nahi, aukeraketa zorrotza egin eta benetan sentitzen dituzten abestiak baino ez dituzte grabatuko. "Esna" osotasunean ikustean ohartuko gara estrategia honen zergatiaz, maila honetako proiektuek aparteko dinamika bat eskatzen dutelako.

Xabi Solano izan da musika sortzearen ardura hartu duena eta Txuriya aldiz letrena, baina taldeko partaide guztien ekarpenaz osatutako diskoa da "Esna". Diseinuan ere aportazio garrantzitsua izan dute La Prisa Mataren eskutik, digipack-a ikusgarria delako, zaindua eta ikusi bezain pronto arreta deitzen duena.

Momentuz zortzi pieza ederrez gozatzeko aukera izango dugu, gure trikitiko ikasle orok ikasi nahiko duten porrusalda bat barne. Albuma kaleratu bitartean hau da aurrerapen kanta, taldearen berariazko ausardia eta esperimentazio gogoak bultzatuta El Canijo De Jerez eta El Ninho De Los Recaosekin sortutako runba bat:


Azokan bertan aurkeztuko dute zuzenekoan lan berria, zehazki, abenduaren 7an Plateruenan. Diskoaren nondik norakoak ezagutzeko alabaina, ondorengo Making Of-a ikustea da onena, protagonistek kontatzen dituztelako zehaztasun gehienak lehenengo pertsonan.



Esna amesten jarraituko dugu

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *