Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen urteroko ekimenaren ale berria datorkigu, 2015eko Geure Kolkotik diskoa hain zuzen ere. Oraingoan izen handiko trikitilariak bildu dituzte; Laja, Martin, Tapia eta Zabale. Eta eurekin batera sarritan ondoan izan dituzten panderojoleak ere aritu dira. Soinujole bakoitzaren 3 pieza berri biltzen ditu albumak, salbuespen batzuk izan ezik, perkusio bakarraren laguntzaz.
Diskoa ohiko saltokietan salgai dago, baita trikitixa.net webgunean ere.
Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea