diskoa

MIREN, AGUR eta OIER - Ametsak Margotuz

Miren eta Agur 2004ean ezagutu ziren eta orduztik ibili dira batetik bestera trikiti eta panderoaz. Inguruan izan dituzten horiei guztiei eskertzeko asmoz edo sortu dute disko hau Oierren laguntzaz, "Ametsak Margotuz" izenburuaz. Grabatzeko proposamena heldu zitzaienean ez zuten birritan pentsatu; onartu eta ia prest dute diskoa, egunotan kaleratuko delarik.  


12 kantez osatutako lana da eta kanta herrikoiak dauden arren, espreski sortutako doinu berriak ere sartu dituzte bertan. Hitzetan laguntzaile ugari izan dituzte: Lutxurdio, Aitziber Otegi, Maider Osa, Iker Zubeldia, Gorka Maiztegi, Iñaki Olalde eta Andoni Goitia. Eta diskoan ere parte hartzaile ugari, besteak beste: Harkaitz Allur, Ezozi Soba, Aintzane Bergara edo Iñigo Ugarte.

Diskoa eskuratzeko haiekin harremanetan jarri edo Aisterratzun eta Oñatiko hainbat tabernetan bilatu baino ez duzue egin behar. Laster aurrerapena entzungo dugulakoan...

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *