Berriki kaleratu du "Miren, Agur eta Oier" hirukoteak disko berria eta trikitizaleen artean sortu den jakinmin izugarriari erantzunez, elkarrizketatu egin ditugu lan hori sakonago ezagutzeko. Ametsak margotu dituzte honezkero; aitzitik, margolana baino, haien ibilbidearen soinu banda sortu dute.
- Diskorik saltzen ez den sasoi honetan zuek animatu zarete zeuona kaleratzen. Nolatan eman duzue pausua?
Betidanik izan dugu zerbait grabatzeko gogoa, baina sekula ez ginen jarri lan hortan, ahalik eta grabazio lanetan hasita dabiltzan bi mutilek proposamena egin ziguten arte. Hasera batean gure helburua oroigarri moduan, gertukoenentzako ale batzuk ateratzea zen arren, grabaketa lanetan ze emaitza lortzen ari ginen ikusita, trikitizale denen eskura jartzea erabaki genuen, prezio sinboliko baten truke.
- Horretan lagungarria izan da lagunez inguratzea, ezta?
Zeresanik gabe babes haundia izan da orain arte gure bidelagun izan diren pertsonek parte hartzea. Akaso kolaborazio hauek egin dute maketako kantu bakoitza berezia izatea.
- Imajinatzen dut zuen lehen grabaketa garrantzitsua izan dela, nolakoa izan da grabazio lana?
Lehenik eta behin argitu behar dugu ez dela estudio batean grabatua izan lan hau; Oñatiko musika eskolan burutu dugu grabaketa. Lan hauetan sekula jardun gabe, ustegabe bat baino gehiagorekin topo egin dugu, eta ez da bide erraza izan. Grabaketa aurreko fasea bera ere ez zen makala izan, ez bait da erraza hainbeste partehartzailerekin ensaioak, tonalitateak eta xehetasun guztiak ondo lotzea. Kantu bakoitza borobiltzea ere lan konplexua da, are eta gehiago datek estutzen dutenean.
- Eta musika konposatzearena?
- Momentu batzutan ahots goxoek aspaldiko beste emakume bikote batzuk ekartzen dizkigute gogora. Zer nolako eragin musikalak izan dituzue?
Betiko erromerietan oinarritzen dugu gure
errepertorioa, eta dantzagarriak diren erritmoak gustatu izan zaizkigu, beti
ere trikitixaren molde zaharretan oinarrituz. Maketarekin berezitasun hori
erreflejatu nahi izan dugu, berriak asmatuz, hainbatetan betiko doinuak
moldatuz, eta baita betiko doinuak hitz berriez jantziz.
- Letretan besteak beste nola ezagutu zineten kontatzen duzue, baita zuen ibilera zein izan den ere, eskerrak emateko ere aprobetxatzen duzue… zer beste gai jorratzen dituzue?
Gaur egungo gizartean eta egunerokoan kezkatzen gaituzten gaiei eman diegu hitza. Batzuekin, gaur egungo gizarteari kritika egin nahi izan diogu, beste batzuekin gertu harrapatzen gaituzten gaiak jorratu. Hitzen mamitze lan horretan bertsolari eta olerkari batzuek hartu dute parte, denak ere lagunak.
- Erritmo ugariko diskoa da… baina denen oinarrian dantzagarritasuna, zuen jatorriaren adierazgarri ziurrenik. Zentzurik ote dute dantzaririk gabeko erromeriek?
Ez, dantzariak dira erromeriari bizia ematen diotenak.
- Eta trikitixaren etorkizun hurbila nola ikusten duzue?
Badago gogotsu dabilen jendea, baina herriz herri errealitatea desberdina
da. Guk gure inguruan nahiko bizirik ikusten ditugu trikitixa eta erromeriak,
eta horrek ematen du jarduteko gogoa.
- Non lortu daiteke diskoa?
Bergaran POL-POL tabernan, Oñatiko ONGI tabernan eta Aiako ARISTERRAZU
jatetxean, 6 euroren truke.
- Zuzenean entzuteko aukerarik izango dugu?
Bai, maiatzetik
aurrera han eta hemen izango gara geureari ekiten.