diskoa

JUNKERAren BERRIA BIDEAN

Grabazio lanetan burubelarri ari da Kepa Junkera azken asteetan, uda baino lehenago argitaratzeko asmoa duen disko berria osotzen. 2014an Sorginekin kaleratu zuen lanaren jarraipena izango da, baina eboluzio nabarmen batekin. Aurrekoan ez bezala, disko honetan bestelako instrumentu melodikoak erabiliko ditu eta horretarako aparteko kolaboratzaileak izango ditu; Ibon Koteron, Oreka TX, Diego Galaz, Antonio Serrano, Daniel Do Pando,... eta sorpresaren bat gehiago.

Grabazio lanetan Keparen etxean

Sorginak lagun izango ditu oraingoan ere eta aurreko lanetan izan dituen bestelako adiskideak ere; Ion Elustondo, Imanol Urkizu, Beloki,... disko berezia izango da dudarik gabe. Izan ere, maleta musikaz beterik dakar Junkerak...

Ibon Koteron albokotearekin grabatzen

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *