diskoa

Debagoieneko XII. TRIKITIXA EGUNA

Prest dute antolatzaileek aurtengo Debagoieneko trikitixa egunaren egitaraua. Hamabigarren trikitixa egun hau Bergaran ospatuko da apirilaren 16an eta egun guztian zehar izango dira ekintzak. 10:15etan egingo da ongi etorria eta segidan solasaldia izango da Solano anai-arrebekin Aranzadi ikastolan. Ondoren kalejira eta inguruko eskolen ekitaldia burutuko da bazkalaurretik. Bazkarirako tiketak aurretiaz erosi behar dira Musika Eskolan edo Pol-Pol eta Depor tabernetan. Tripa bete ondoren hasiko da jaialdia herriko plazan eta amaitzerakoan triki-poteoa egingo da herriko tabernetatik. Jaiari amaiera Gozategi taldeak emango dio gauez plazan.

Ondorengo irudian dituzue zehaztasun guztiak: 


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *