Garilak 26 erromeria taldeak urte batzuk daramatza plazak astintzen Euskal Herritik barrena eta azkenean animatu dira kanta propioekin diskoa grabatzera. Zazpi kantuz osatutako EP bat da kaleratu berri dutena "Adrenalinaren zain" izenburupean eta hainbat kolaboratzailek parte hartu dute bertan, besteak beste: Xabi Solano, Pello Reparaz, Maria Rivero edo Zuriñe Hidalgo.
Gaur egun taldeko trikitilaria Josu Elorduy dugu eta hastepenetan Ander Trabudua aritu zen. Hurrengo bideoan ikus dezakezue grabazioa nolakoa izan zen eta bide batez aurrerapen singlea entzun: