Egunotan izan dugu talde honen berri eta benetan eskertzekoak dira proposamen berritzaile hauek. Trikiti doinuak presente daude Josune Arakistainen eskutik eta pozgarria da ikustea txapelketa sasoia igaro ondoren nola bide berria jorratzen dabilen.
Huntza taldeak elementu bereizgarriak bilatzen ditu, ohiko erromerietako soinutik harago doazenak. Horregatik azken boladan Aieka estudioan sartuta aritu dira grabatzen eta hastapeneko urrats bezela gaur kantu berezi bat kaleratu dute emakumeen eguna dela aprobetxatuz. Bertan duzue ikus eta entzungai: