Sasoi honetako trikiti jaialdi ezaguna bueltan dugu berriz eta martxoaren 19an ospatuko da aurtengo San Jose Trikiti Jaialdia. Ohikoa den bezala Azpeitiko Soreasu antzokian burutuko da 17:30etan eta hauek arituko dira bertan:
- Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Imanol Urkizu
- Huntza
- Haize-T
- Landatarrak
- Ametsak Margotuz
- Juan Mari Beltran, Andoitz Antzizar eta Errege Belda
- Koldo Iparragirre eta Igor Arostegi
Aspalditik ezagutzen ditugun musikariak eta proposamen berriak uztarturik, kartel interesgarria. Sarrerak martxoaren 14tik aurrera eskuratu ahalko dira 12 €-ren truke Azpeitiko Mendizabal, Pastorkua eta Ametsa tabernetan eta Azkoitiko Ixidron. Elkartearekin harremanetan jarriz ere erreserbatzeko aukera dago bai telefonoz (943832828) eta baita posta elektronikoz ere (trikitixa@trikitixa.net).