diskoa

IMUNTZO eta BELOKIren ERROMERIA

Imuntzo eta Beloki bikoteak erromeria berezia eskainiko du datorren apirilaren 30ean Amoroton. Jaigiroa ziurtatu dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta jan-edana ere ez da faltako bertan; taloak, sagardoa, etab. Emanaldia ETBk grabatuko du ziurrenik gero larunbat gauetan ematen duten Oholtzan tartean emateko. 

Iragan udazkanean kaleratu zuten "Egurre" diskoa eta seguru disko horretako pieza bat baino gehiago joko dutela, hainbat klasikoren artean. Kalitatea eta giro aparta baieztatuta dago hauekin, baita arrakasta ere. Izan ere trikitixaren munduak asko zor dio bikote honi urteetan egindako ekarpen paregabe guztiengatik eta bada garaia hori aitortzeko.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *