Udaberri oparoa izaten ari da ekimenei dagozkionez. Oraingoan Itziarren da zita maiatzaren 7an, bertan ospatuko baita urteroko erromeria eguna. Goizean kalejirak eta dantza erakustaldiak izango dira eta ondoren herri bazkaria. Bazkarirako txartelak herriko hainbat tabernetan eros daitezke maiatzaren 4a arte. Bazkalostean erromeria hasiko da fanfarrea, albokari, joaldun, txistulari eta dultzaineroekin. Trikitilarien txanda gauean izango da, 23:00etatik aurrera herriko plazan. Honakoak arituko dira bertan:
- Xabi Solano eta lagunak
- Julen Alonso eta Eneritz Aulestia
- Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz
- Ostolaza eta Narbaiza
Egun pasa ederra izango da dudarik gabe.