diskoa

II. AMATZAko TRIKITIXA JAIALDIA

Iaz ospatu zen lehen edizioa eta aurten errepikatzea erabaki dute antolatzaileek. Oraingoan uztailaren 2an izango da Amatzako Trikitixa Jaialdia, Iurretako Amatza auzoan bertan 20:00etan. Bizkaitar asko izango dira bertan trikiti eta panderoaz; ohiko talde, bikote eta proposamen berriez gain:

  • Aburruzaga eta Urrutia
  • Kupela
  • Eneritz eta Edurtzeta
  • Huntza
  • Laja II eta Narbaiza
  • Jauregi eta Julene
Jaialdiaren ondoren afaria izango da eta tiketak herriko Gauargi Tabernan eta Durangoko Plateruena Antzokian salgai daude 12 euroren truke. Ekainaren 24a da eskuratzeko azken eguna eta erreserbatu ere egin daitezke antolatzaileen e-postara mezua bidaliz: amatzatrikitixa@gmail.com


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *