diskoa

ESNE BELTZA, Esna2

Atzo aurkeztu zuen Esne Beltzak bere ESNA proiektuaren bigarren zatia, abenduan kaleratu zutenerekin batera lana borobildu egiten duena. ESNA2 honetan zazpi kantu aurki ditzakegu eta taldekideen esanetan aldarrikapena da diskoaren oinarria oraingoan, nahiz eta sentimenduek ere baduten bere tartea.

Aurretiaz ezagutzen genituen "Mugitu harriak" eta "Jalgi" kantuei beste bost pieza eder gehitzen zaizkie, lehenengo entzunalditik kutsu berezia dutenak. Izan ere oraingoan taldeak bi ekoizleren eskuetan utzi ditu kantuak ildo berritzaileagoa bilatzeko asmotan eta betiko moldeetatik ihes egiteko neurri batean. Horregatik, taldearen izaera galdu gabe, proposamen fresko bat da ESNA2 eta datozen hilabeteetan leku guztietan entzungo diren singlez josita dago.


Diskoa formatu sinple baten kaleratu dute gero nahi duenak aurreko digipack-ean sartu dezan bigarren hau. Azkena baino nahi ez duenak ere izan dezake oso formatu txukunean gordeta ESNA2. Datozen zuzenekoetan aurkeztuko dute ESNA osotasunean, baina bien bitartean hemen da aurrerapen singlea:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *