diskoa

KEPA JUNKERA & SORGINAK, Maletak

Orain dela aste batzuk aurreratu bezala, Kepa Junkera & Sorginek proiektu berria dakarkigute. "Trikitixaren historia txiki bat" lanaren jarraipena dela baiezta dezakegu, baina ageriko eboluzio batekin. Oraingoan kanta tradizional gutxiago dago eta sorkuntza berriak gailentzen dira, musika tresna berrien ekarpenekin. Aurrekoan bezala trikiti eta panderoak dira ardatza baina biluztasun hori ez da hain nabarmena; txalaparta, alboka, gitarra, biolina, saxoa,.. kolaborazio bikainez jantzia dago lana.

Txalapartarekin esaterako Oreka TX-ko Harkaitz eta Mikel aritu dira, albokan ohikoa den bezala Ibon Koteron, biolinean Diego Galaz,... zerrenda zinez luzea da han eta hemengo parte hartzaileena. Ahotsetan ere lagun ezagun bat baino gehiago aurki ditzakegu; Xabi Solano, Imanol Urkizu, Beloki, Ion Elustondo,... trikitixaren munduko figura garrantzitsuak denak. Letra egiletan ere pertsonaia ezagunak ditugu; Andoni Egaña, Jon Maia, Mikel Sarriegi eta Xabier Sarasola.

Aurreko lanean arreta handia sortu zuten Igotz Ziarretak egindako argazki eta muntaiak eta oraingoan ere bere argazki ederrak ikus ditzakegu bai azalean zein barruko libuxkan. Lan zeharo berritzailea beste behin.


Zuzenean gozatu behar den proiektua dugu "Maletak", hor da eta Sorginek haien magia hobeto helarazten duten momentua. Azken bi urtetan esperientzia handia pilatu dute eta bestelako heldutasun batekin datoz oraingoan, ikuskizun landua eta energikoa lortuz. Egunez egun hobetzen doaz, geratzeko heldu direla baieztatuz.

Gozatu proiektu bidaiari honen aurrerapen bideoklipaz:



"orain honuntza, bihar haruntza, maleta bete eta poz hutsa"




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *