diskoa

MIRARI eta AINTZANE, Bidea hauspotzen

Mota askotako bideak daude; leunak, malkartsuak, luzeak, konturatzerako amaitzen direnak, nora garamatzaten ez dakigunak,... lasterbiderik gabekoa da Mirari eta Aintzanek hartu dutena ordea. Urteetan trikiti munduan hara eta hona mugitzen osatu dutena eta disko baten laburbiltzen saiatu direna.

Hamaika plaza eta milaka pieza jo ondoren ausartu dira azkenean diskoa grabatzera. Esperientzia berria izan da batez ere Mirarirentzako baina agertu dutenez oso pozik daude emaitzarekin. Eta zelan ez dira ba egongo jendearen erantzuna ikusita, lehen edizioak eskuetatik ihes egin baitie. Hamahiru piezek osatzen dute lana eta egileen esanetan denetarik aurki daiteke barnean. Bederatzi pieza berri konposatu dituzte eta besteak handik eta hemendik jaso.

Bizkaitar soinujole eta eibartar panderojolearen diskoa ondoko lekuetan egongo da salgai: Olaia taberna (Etxebarria), Kontzeju Zaharra taberna (Barinaga), Arrate Irratia (Eibar), Kantabria jatetxea (Arrate), Sagarbitza taberna (Eibar), Letea jatetxea (Errezil), Ixidro Erretegia (Azkoitia) eta Tirikitrauki dendan.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *