diskoa

XABI SOLANO, bigarrenaren bila

2014ean kaleratu zen Xabi Solanoren I. Trikitixa Liburua eta parerik gabeko arrakasta lortu zuen, argi utziz jendeak aspaldi espero zuen lana zela. Horren adierazle izan zen Durangoko Azokan egin zen aurkezpen jendetsua esaterako. Liburu honetan Xabik bere hainbat pieza ezagunen partiturak bildu zituen metodo desberdinetan eta trikiti zaleen artean berehala zabaldu ziren. Orduan esan zuen ez zela liburu bakarra izango, baizik eta serie baten lehen alea. 

Esan eta egin. Izan ere bigarren liburua prestatzen hasia da udazkenean kaleratzeko asmoarekin. Momentu honetan estudioan da pieza berriak grabatzen; hilabete batzuk barru ikasle gehienek ikasi nahiko dituztenak ziur. Proiektuan gainera kolaboratzaile oso bereziek parte hartuko dute, baina horretaz aurrerago emangu dugu berri.

Adi bigarrena dator eta...


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *