diskoa

XABI ABURRUZAGA, KeltiK

Xabi Aburruzaga aspalditik ezagutzen dugunok badakigu zer den berarentzat zeltiar musika eta bere bitartez ezagutu ditugu askok hainbat musikari ezezagun baina bikainak. Proiektu honetan bere sustraia, euskalduna, eta erro zeltiarra uztartu nahi izan ditu disko berria horretan zimendatuz. Aurrera pausu naturala bere ibilbidean. 


Diskoa oraindik ez dago salgai baina hainbat zehaztasun aurreratu ditu soinujoleak, besteak beste kolaboratzaileen izenak, batzuk aitatzearren: Susana Seivane, Alasdair Fraser, Natalie Hass, Niamhi Ní Charra, Oreka TX, Alos Quartet, Anxo Lorenzo, Garikoitz Mendizabal, Brian Finnengan edo Martin O'Neill. 

Proiektu berria Getxo Folk jaialdian aurkeztu zuen zuzenean eta honezkero ikusgai eta entzungai dago aurrerapen kantua. Bertan bideoklipa:



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *