2016ko Nazioarteko Trikitixa Jaialdia antolatu dute Getxon azaroaren 26rako. Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan ospatuko da arratsaldeko 19:00etan eta ondorengo partaideak arituko dira bertan:
- Duo Bottasso (Italia)
- Anne Niepold (Alemania)
- Asier Gozategi eta Julen Alonso (Euskal Herria)
- Kristina eta Amaia (Euskal Herria)
Sarrerak 8 euroren truke salgai izango dira www.kutxabank.es webgunean, entitateko orotariko kutxazainetan, Algortako Kultur Etxean eta egunean bertan txarteldegian.