diskoa

JOSEBA TAPIA - Larreko eskolatik

Orain dela urte batzuk, txarto gogoratzen ez banaiz, artikulu interesgarria argitaratu zuen Joseba Tapiak Berria egunkarian trikitixa eta orokorrean musika irakasteko metodologien inguruan. Hortik tiraka eta azken urteetan hainbat soinujoleei trikiti klaseak ematen aritu ondoren disko-liburua plazaratuko du asteon. "Larreko eskolatik" izango da izenburua eta trikitixarekin gozatzeko apunteak direla dio egileak. Hau da Tapiak proiektu honen harira diona:

"Apunteok ikasle, irakasle eta gurasoen lagungarri izatea nahi nuke, lantxo honek ez du bestelako asmorik. Lagungarri txikia eta irekia ezinbestez, neure buruari egiten dizkiodan galderei nolabait erantzuteko. Zer ekar genezake gaurko egoera honetara, geure esperientziatik? Onar nezake musika ez dela ume guztien barruan sartuko, baina hori ez da nahikoa arrazoi ikasle gehienak musikaren barruan ezin sarturik geratzeko."


Aurkezpena azaroaren 3an izango da Donostian; hortik aurrera eskuragarri izango dugulakoan.

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *