Trikitixak indar berezia hartu du azken boladan Debagoienan zehar eta horren adierazgarri dira antolatzen diren jaialdi guztiak besteak beste. Oñatikoak esaterako zortzigarrena du eta azaroaren 12an ospatuko da arratsaldeko 17:30etan Santa Ana Antzokian. Lizargarate Trikitixa Elkarteak antolatzen duen jaialdi honetan honakoak arituko dira:
- Aitor Letamendia eta Harkaitz Lasa
- Zabale Anaiak eta Lurdes Alkorta
- Josune eta Aitziber Otegi
- Elizagoien Ahizpak
- Maitane, Jagoba, Josu eta Maitane
- Laja II eta Narbaiza
- Ane Irurtzun, Malen Elkoroiribe, Maddi Guridi eta Nora Freire
Tiketak azaroaren 5era arte eskura daitezke 12 euroren truke Arrano tabernan edo e-postaz (lizargarateelkartea@gmail.com). Ondoren animatzen direnentzako afari herrikoia antolatu dute Gaztelekuan eta afari txartelak Arrano tabernan daude salgai. Afalostea MP5 taldeak girotuko du.