III. Nafarroako Trikiti Jaialdia ate joka dugu, izan ere urtarrilaren 7an ospatuko da Altsasuko Iortian 17:30etan. Sarrerak www.iortiakultua.com atarian eros daiteke 12 euroren truke eta afarirako txartela nahi bada 20 eurotan daude salgai.
Jaialdian trikitilari familiek berebiziko garrantzia izango dute, parte hartuko dutenen zerrenda ikustea baino ez da behar horretaz jabetzeko:
- Narbarte anai-arrebak
- Laja aita semeak eta Haritz
- Etxabe anaiak
- Lasa ahizpak
- Elustondo anai-arrebak
- Alkorta anai-arrebak eta Enaitz (semea)
- Etxaniz anaiak