Iaz "Ereñotzu" eta "Trikitixa Liburua II" argitaratu zituen Xabi Solanok eta oraingoan proiektuaren zuzenekoarekin dator. Azken disko honetako kantak ez ezik, Esne Zopak diskoko abestiak ere entzun ahalko ditugu. Berarekin batera musikari bikainak izango ditu; Kris Solano, DZ, Txus Aranburu, Arkaitz Miner eta Haritz Beristain. Baita aktore bikotea ere, Mikel Laskurain eta Ana Elordi. Eta Aukeran dantza taldeko dantzari bikotea ere agertuko da emanaldian. Beraz ikuskizun borobila antolatzen ari dira, belarriak eta begiak goza araziko dituena.
Lehen saioa Andoainen izango da abenduaren 15ean eta sarrerak salgai daude honako estekan: https://labur.eus/clADr
Hauxe ikuskizunaren kartela parte hartzaile guztiekin. Oinarrizko argazkia Aisterrazun egina da pasadan neguan eta ondoren Udane Juaristik marrazki bihurtua.