diskoa

SAMURAI ACCORDION, TE

Irailean Garate estudioan burubelarri sartuta egon ziren Samurai Accordion taldeko partaideak. Europako lurralde desberdinetatik datoz taldekideak; Finlandiatik Markku Lepistö, Irlandatik David Munnelly, Italiatik Riccardo Tesi eta Simone Bottasso eta Euskal Herritik Kepa Junkera.

Bigarren disko hau TE deitzen da, japonieraz eskua. Izan ere eskuek zerikusi zuzena dute akordeilari jarduerarekin. Diskorako musikari bakoitzaren bi kanta moldatu dituzte eta bestelako instrumentuak sartu ere. Soinujole orkestra txiki honek lortzen duen nahasketa izugarria da, benetan entzun beharrrekoa.

Belgikan hasi dute aurkezpen bira eta laster gure lurretan berriz izatea espero dugu, horrelako proiektu bat zuzenean gozatu behar delako. 




Laster argitaratuko dira bideo gehiago, baina bien bitartean portada Alberto Palomerak egin du eta honako bideoan ikusi daiteke prozesua:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *