Udan emandako kontzertu bereziekin zuzeneko DVD eta CDa argitaratu berri du Gozategi taldeak. Guztira 17 kanta biltzen ditu lanak eta dokumental bat ere sartu dute osagarri gisa. Hamaika gonbidatu aritu ziren emanaldi berezi hauetan, Xabi Solano esaterako bat nabarmentzearren. Ainhoa ere bueltatu zen nola ez.
Euskal musikako historia bizia den taldearen oroigarri bikaina da lan hau eta Durangoko Azokan duten standean aurki dezakezue egunotan.
DVDan ikusi ahalko den kantuetako bat honatx: