diskoa

HAZIAK

Durangoko Azokan argitaratu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak HAZIAK diskoa, aurreko hilabeteetan martxan jarritako lehiaketan aurkeztu ziren kanta onenak biltzen dituena. 25 urtetik beherakoek parte hartu ahal zuten eta guztira 10 pieza aukeratu dira. Diskoaren azalean agertzen diren 8 bakarlari, bikote eta taldeek parte hartu dute grabaketan:


Epaimahaiak kanta onena Julen Alonso eta Eneritz Aulestiarena dela erabaki zuen eta horregatik bideoklipa egin da abestiarekin. Hau da bideoa:


Diskoa EHTE-k Azokan duen standean eros daiteke egunotan eta abenduaren 9an aurkeztuko dute Ahotsenean 17:40tan.

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *