Atzo aurkeztu zuen jendaurrean Kepa Junkerak bere proiektu berria, Cobla Sant Jordi bandarekin batera kaleratu berri duen KIRINEOC disko berria. Trikitilariaren ibilbideko hemeretzi kanta esanguratsuk osatzen dute albuma eta haizezko instrumentuak dira nagusi trikitiarekin batera.
Iaz kaleratu zuen Kepak FOK diskoa eta herrialde katalanekin duen hartu-emanaren ondorioa da disko berri hau ere. Ea Euskal Herrian ere zuzenean ikusteko aukera dugun.
Bien bitartean Spotify plataforman entzungai da dagoeneko: